23
Abe
11

Euskal Selekzioa

2011ko abenduaren 23an Garak idatzitako artikulua.

Euskal Herriko futbolariek diote “ez dela ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea”

Euskal Herriko selekzioa futbol zelaietan inor ez dela nabarmendu dute euskal futbolariek “haserre puntu batez”, eta egoera horrek Euskadiko Federazioa arduratzen ez duela salatu dute.

Abenduaren 28an euskal selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duen partidaren aurrean, Euskal Herriko futbolariek idatzi bat plazaratu dute “kezkaturik, haserre puntu batez, triste, iaz gure jokatzeko prestutasuna itzuli geniolako Federazioari, eta trukean, ez dugulako aurrerako bide handirik ikusi”.

Egun, Euskal Herriko selekzioak munduan lehiatu ezinean jarraitzen duela salatu dute, ez dela inor munduko futbol zelaietan, eta egoera horrek Euskadiko Federazioa benetan arduratzen ez duela kritikatu dute.

“Lehen ez ginen akordio batera iritsi, ofizialtasun egiazkoaren bidean borondate seinale bat ikusi nahi genuen Federazioaren partetik, ez genuen sumatu. Hala ere, jokatzera atera ginen, ez genuelako blokeo egoera hori betikotu nahi. Ez gara damutu –diote Euskal Herriko futbolariek–, Euskal Herriak badu esszenifikazioaren beharra, selekzioaren amets horrek gure zelaiak beterik ikusteko beharra, biltzeko premia badugu, bildu eta elkarri sinesmena kutsatu, munduari ere gure gogoaren berri emanez ohiu egin”.

Euskal selekzioaren ofizialtasunaren afera “futbol zelaietatik kanpo irabazi beharreko partida” dela adierazi dute futbolariek. “Bide bihurriak dira oso”, gaineratu dute, “baina saiatzea nahiko genuke, saiatu gabe ezinezkoa izango da”. “Eta guk sinesten dugu ez dela ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea”, gaineratu dute.

Euskal Herrian ireki den agertoki berriak nazioarteko eragile ezberdinen artean ate asko zabal ditzakeela azpimarratu dute. “Balia dezagun aukera hau, ikararik gabe, euskal selekzioaren alde bidea urratzeko”, amaitu dute.

21
Abe
11

Rajoy sí le debe algo a Euskal Herria

2011ko abenduaren 21ko Garako editoriala.

En un debate de investidura plácido, Mariano Rajoy vivió su único momento tenso durante el rifirrafe que mantuvo con Iñaki Antigüedad. El diputado abertzale subió al estrado a fijar la posición de su grupo, poner sobre la mesa las claves del nuevo ciclo y pedir al próximo jefe de gobierno que actúe con audacia, en un discurso en el que interpeló directamente al candidato pero que estuvo dirigido igualmente al resto de la Cámara, así como al conjunto de la sociedad, que pudo seguir la sesión en directo. Por contra Rajoy, en su réplica, pareció mirar a su propia bancada, buscando el aplauso fácil, que fue una ovación cuando declaró que no le debía nada a su interlocutor. Esas palabras, sin embargo, no tienen más recorrido que el cosechar el elogio de los afines, ya que ni Antigüedad ni nadie de su grupo le han pedido nunca nada, y nada les debe a ellos, pero sí que le debe a la sociedad vasca un compromiso claro con una solución democrática al conflicto. Esa sí que es su responsabilidad y no puede eludirla.

Y aunque ayer dijera lo contrario, sabe que va a tener que dar pasos. Así se lo demandaron, no solo el representante de la coalición independentista, sino también el resto de las formaciones vascas con representación en el Congreso. Tanto Josu Erkoreka como Uxue Barkos instaron a Rajoy a moverse, especialmente en política penitenciaria, y el presidente español es consciente de que esa demanda es compartida por la mayoría de este país. Hasta ahora se ha limitado a contentar a los suyos, también cuando se refirió a Nafarroa, pero si quiere ser un agente determinante en el nuevo tiempo, deberá mirar más allá de su grupo y adoptar una posición constructiva. Cuanto antes lo haga, mejor para todos.

Alfonso Alonso, portavoz del PP, protagonizó uno de los momentos más llamativos de la sesión, al aprovechar su turno para dirigirse a los diputados de Amaiur, cuando el debate era sobre la investidura de Rajoy. El exalcalde de Gasteiz dijo que serán especialmente exigentes con la coalición abertzale. También él debe saber que la sociedad vasca va a ser muy exigente con todos, y que no aceptará que le defrauden.

20
Abe
11

Brontzezko oihuak

Jose Mari Pastorrek Berrian idatzitako iritzi artikulua.

Brontzezko estatua batek Japoniaren eta Hego Korearen arteko harreman diplomatikoak astindu ditu. Estatua Seulen dago kokatuta, Japoniaren enbaxadaren aurrean. Neskato bat irudikatzen du, aulki batean eserita, ortozik, eraikinerantz begira. Artelana herritar talde batek agindu eta ordaindu du. II. Mundu Gerran Japoniak milaka emakume asiar esklabo sexual moduan erabili zituela gogorarazi nahi izan dute horrela, eta Tokiori egindako kaltea aitortzeko eskatu.

Lanak Bakearen Monumentua du izena, eta hiriburuko kale estu batean dago. Japoniako enbaxadoreak eta funtzionarioek egunero ikusten dute enbaxadatik irteten direnean. Ez dago beste erremediorik, ezin dute brontzezko neskatoa saihestu. Estatua asteazkenean jarri zuten, azken hogei urteotan biktimetako batzuek enbaxadaren aurrean astero egiten duten elkarretaratze egunean. Kontzentrazioa egiten duten emakumeak gero eta gutxiago dira. Izan ere, biktimak 80 urtetik gorakoak dira, eta horietako asko hil egin dira.

Japoniak protesta egin du, baina Seulgo gobernuak erantzun dio ez dagoela prest herritarrei oroigarria kentzeko eskatzeko. Atzerri Ministerioko bozeramaile Cho Byung-jaek argi hitz egin du auziaren inguruan: «Japoniako Gobernuak hobe luke, estatua kentzeko eskatu baino, bere buruari galdetuko balio zergatik biktima horiek ari diren azken hogei urteotan elkarretaratzeak egiten, astero eta hutsik egin gabe».

Koreako biktimak erantzukizuna eskatzen ari zaizkio Japoniari, gerran egindakoagatik. Gurean ere indarkeria guztien biktimak euren eskubideak aldarrikatzen ari dira. Juan Jose Ibarretxek, EAEko lehendakaria zenean, barkamena eskatu zien ETAren biktimei 2007an, Euskalduna jauregiko ekitaldian. «Ez dugu jakin indarkeriaren erasoa pairatu dutenei geure sostengua modu kolektiboan transmititzen», aitortu zuen. Hitz horiekin errealitate gordinaren berri eman zuen: Euskal Herrian badagoela jendea, ETAren jarduera txalotu edo justifikatu duena; badagoela jendea, hori justifikatu ez arren, beste aldera begiratu duena.

Euskal Herrian, baina, izan da bestelako indarkeriarik ere. Hori pairatu dutenak estatuaren indarkeriaren biktimak ditugu. Tortura, esaterako: herri honetan ehunka eta ehunka torturatu izan dira. Biktima horietako asko ez ziren ETAko kideak, baina horrek ez du ardura, azken batean bereizketa egiteak tortura justifikatzea baitakar askotan: herritar xume bat torturatzea ez da onargarria; etakide bat torturatzea, bai. Euskal Herrian eta Espainian badago jendea, hori justifikatu duena. Beste hainbat lagunek, aldiz, beste alde batera begiratu dute, eta ez dute ahotsa altxatu.

Biktimen aldeko ekitaldi gehiago izango dira geroan. Oroigarriak ere eraikiko dituzte. Seulgo ekimena eredugarria izan liteke torturaren biktimak omentzeko eta etorkizunean halakorik ez izaten laguntzeko. Estatuak Seulgoa bezalako estatua bat jarriko balu leku publikoetan, bidearen erdia egingo luke bere aparatuak egiten duen torturaren kontra. Herritarrak eta, batez ere, poliziak kontzientziatu nahi balitu ankerkeria horren aurka, izango luke, bai, estatua non kokatu: Madrilen, DGSren egoitzaren aurrean; Euskal Herrian, Indautxuko komisariaren eta Intxaurrondoko kuartelaren parean, baita Ertzaintzaren egoitza nagusien ondoan ere… Brontzezko estatua bat izango litzateke. Emakume bat irudikatuko luke, aulki batean eserita, ortozik, eskuak atzean lotuta, eta begiak zapi batekin estaliak. Poliziek, guardia zibilek eta ertzainek torturaren biktimen brontzezko oihuak entzungo lituzkete egunero lanetik irtetean, eta gogoan izango lukete giza eskubideak urratzen dituzten bakoitzean gizakien duintasuna ere txikitzen ari direla. Gizarte bat ez dela demokratikoa izango tortura desagertu arte, giza eskubideak urratzeak benetako demokrazia ezabatzen duelako.

17
Abe
11

Herrien filosofia

2011ko abenduaren 17an, M. Carmen Basterretxeak Garan idatzitako iritzi artikulua.

Euskal eredua egitura eta antolaketa komunitarioan oinarritzen da, komunitatearen baloreak eta jarrerak elkarlana, laguntza, eskuzabala izatea, denon artean lan egitea eta erabakiak elkarrekin hartzea baitira

Europako herriak, sortu zirenean, antolaketa soziala eta produktiboa eraikitzen joan ziren. Antolaketa soziala eta produktiboa bizitza aurrera eramateko derrigorrezkoa zen eta Ama Lurrari begiratuz eredua eraiki zuten.

Harreman sozialak eta lanerako antolakuntza egokia izateko, «ereduan» gizonen eta emakumeen baloreak eta jarrerak zeintzuk diren gauzatzen da. «Eredua» herri baten ikusmolde filosofikoa da. Ikusmolde filosofikoan harreman sozialak, pertsonalak, lana, ingurua eta eguneroko bizitza nola eraman behar zen eraiki zuten.

Gizarte txiki ugari hauek Ama Lurrarekin interakzioan «eredu matrilineala» eraiki zuten, eta, hala, Euskal Herriko ikusmolde filosofikoan ardatz matrilineala aurkitzen dugu. Ardatz matrilineala Mari eta Sorginaren artean ezartzen da. Mari Ama Lurraren irudikapena da eta Sorgina emakumearena. Ama Lurraren ezaugarriak emakumearen ezaugarri bezala agertzen dira, eta alderantziz.

Gaurko gizartera antzinako antolaketa sozialaren aztarnak heltzen zaizkigu eta aztarnak auzolana eta batzarra dira. Egitura horiek Euskal Herriko herri batzuetan bizirik irauten dute tankera ezberdinetan.

Euskarari dagokionez, gure hitzetan antzinako egiturak ere aurkitzen ditugu. Alde batetik generoa ez da aipatzen, euskal gizartean gizonak eta emakumeak onarpen sozialean kokatzen zirelako; beraz, generoa aipatu beharrik ez zegoen.

Euskaraz «gure» edo «geure etxea», «geure umea», «geure ama», «geure aita», «gure lana» elkarrizketetan espresatzen ditugu. Hitz horiek antolaketa komunitarioko milaka eta milaka urtetan mantendu den auzolana adierazten digute. «Gure» hitzarekin denon artean egiten ditugun ekintzak adierazten dira: lana eta antolaketa soziala.

Beste aldetik, «izeba», «osaba», «arreba», «neba», «amaginarreba», «aitaginarreba» hitzak aztertzen baditugu, «ba» bukaera aurkitzen dugu. «Ba» bukaerak familiaren antolaketa sistema amaren aldekoa zela baieztatzen digu.

Sistema feudala guda eta brujería salaketen bidez inposatu zutenean, eta aurrerapen teknologikoaren bidez feudalismoa kapitalismo bihurtu zenean, gaur egun kapitalismo aurrerakoia deritzona, bilakaera honetan sistema pribatua inposatu ziguten (XVI-XXI), eta bere balioak eta jarrerak: indibidualismoa, lehiakorra izatea, norgehiagoka, berekoikeria, etab. Balore eta jarrera horiek kapitalismoaren oinarriak dira. Horrelako jarrerarik gabe kapitalismoa ezingo zen mantendu.

Europako elizak kanpotik etorri zirenean, bereziki Erdi Aroan, gizonen eta emakumeen balioak eta jarrerak zeintzuk izan behar ziren egituratu zuten, betiere sistema pribatua sustatzeko asmoz. Horrela, gure balio propioak, bai gizonenak bai emakumeenak, ezabatzen joan ziren; ondorioz, gaur egun ditugun balioak eta jarrerak ez dira gureak.

Sistema pribatuaren jarreren mamia honakoa da: gizonak pribilegioak izatea emakumearengan eta emakumea gizonen esanetara derrigortua izatea; hau da, bestearen gaineko boterea izatea edo zapaldua izatea. Zapalkuntzaren helburua elizek eta agintariek dirua eta ekonomiaren jabetza berenganatzea izan zen eta da. 500 urtean eredu patriarkal zapaltzailea inposatu digute, eredu matrilineala desegin ondoren.

Euskal eredua egitura eta antolaketa komunitarioan oinarritzen da, komunitatearen baloreak eta jarrerak elkarlana, laguntza, eskuzabala izatea, denon artean lan egitea eta erabakiak elkarrekin hartzea baitira. Auzolanaren egituran, aberastasuna komunitatearena da.

Nahiz eta gaurko gizartean jendea sistema pribatuaren balore eta jarrerekin kutsatuta egon, herri honen baloreek eta jarrerek ez daukate zerikusirik gaurko balore eta jarrerekin. Herri bat bere eredu kulturala ezabatzen denean desagertzen da.

16
Abe
11

Maite zaituztegu, presoak etxera!!

16
Abe
11

Cada día nos dan una razón más para irnos

2011ko abenduaren 16an Maite Soroak Garan idatzitako iritzi artikulua.

Anadie le coge por sorpresa que la caverna mediática española no tenga respeto alguno por la voluntad expresada democráticamente por la sociedad vasca. Nunca lo ha tenido y raro sería que empezara ahora. Por eso arremeten a cabezazos cada vez que las vascas y los vascos opinamos. Y los resultados cosechados por Amaiur el 20N les han puesto de los nervios, como dejaba en evidencia el editorial de «Abc» de ayer. Se quejaba el periódico del grupo Vocento porque «Amaiur, la formación filoetarra que ha colocado siete parlamentarios en el Congreso de los Diputados, será hoy la protagonista de la jornada política». Parecería que en medio de la noche siete miembros de la coalición abertzale se hubieran colado en el hemiciclo, pero resulta que en realidad quienes los han «colocado» allí han sido sus 334.498 electores. Pero eso no parece importar al diario hermano de «El Correo» y «Diario Vasco».

El editorialista luego casi parecía pedir perdón a sus lectores porque el rey español tuviera que recibir a Xabier Mikel Errekondo, señalando que «es un trámite obligado, al que Don Juan Carlos, cuyo apoyo y afecto a las víctimas del terrorismo ha sido público y constante, no puede ni debe sustraerse, al ser Jefe del Estado y máximo representante del orden constitucional y legal que impone estas entrevistas puramente formales». No está de más reocrdar que entre los dos participantes en esa reunión Errekondo es el único que ocupa su cargo por elección popular, porque al Borbón le elegió como sucesor un dictador. Minucias para un periódico tan monárquico como «Abc», que aprovechaba para cargar contra quienes ya se han ido: «los responsables de evitar esta presencia institucional de una formación proetarra eran el Gobierno, los fiscales y los jueces. Si no lo han evitado, porque no han querido o porque no han podido, hay determinadas consecuencias legales ineludibles, como esta ronda de audiencias en el Palacio de la Zarzuela». Probablemente a Errekondo tampoco le hizo mucha gracia tener que dar la mano al monarca, pero lo hizo, seguramente deseando que la próxima vez sea como embajador de un estado soberano. La verdad es que cada día nos dan más razones para marcharnos.

13
Abe
11

Eta Israeldarrek London okupatzen badute?

02
Abe
11

Josu Sarabia eta Roberto Hernandezek esanikoen harira

Eneko Barberenak Mondraberrin idatzitako iritzi-artikulua.

Irakurri berri dut Mondraberrin 2011ko abenduaren 1ean argitaraturiko elkarrizketa eta Alde Zaharreko biztanle naizen heinean, uste dut ez dagoela sobera denok gure iritzia ematea.

Esaten dituzuen batzuekin ados nagoen moduan, askorekin ezin naiz ados egon. Arazoari proposatzen dizkiozuen irtenbideak ez ditut konpartitzen, kalean ikusirikoak aintzat hartzen baditut behintzat.

Lehen neurria proposatzen duzuena da “Herria behar den bezala antolatzea”. Tankerako esaldiak entzuten ditudan bakoitzean dardara datorkit, ez baitakit zer den herria behar den bezala antolatzea hori dioenarentzat. Uste dut esan nahi izaten dela “Herria niri gustatuko litzaidakeen moduan antolatu beharra dago”. Horrez gain, faltan botatzen ditut horri lagunduko dioten beste esan batzuk “Dugun herria dugu, muga fisiko eta arkitektoniko nabarmenekin” edota “Herria ahal den moduan antolatu beharra dago”. Zergatik muga fisiko eta arkitektonikoena? Arrasatek, duen orografia duelako. Egin genuen jada nahikoa basakeria erreka bat estaltzen, baina ez dakit espabilatu dugun. Horrez gain, Alde Zaharrak Erdi Aroko forma mantentzeak noski ez du ahalbidetzen era aproposean XXI. Mendeko ibilgailuen zirkulazioa. Errazagoa litzake noski Alde Zaharra bota eta berrian berri eraikitzea, errepide zabalago eta lurrazpiko aparkalekuekin. Baina zortedunak gara gure arbasoen ondarea mantendu dugulako (gehiago manten genezakeen, baina ez da hori gaurko gaia) eta ez legoke txarto guk ere gure ondorengoei ondare hori lagatzea.

Bigarren neurria aparkalekuak areagotzea da. Aparkaleku gutxi al dago herrian? Nire ustez ez, dagoena kotxe desmasia da, izugarrizkoa. Eta neu ere kotxe jabea naiz, ez pentsa. Eta aparkalekuen hariari tiraka, iruditzen zait esan nahi dela ere “etxetik gertu aparkalekuak behar dira”. Edo are gehiago, “etxepean aparkalekuak behar dira”. Nik Erdigunean beti lortu izan dut aparkatzea, Altamiran, Gelmako etxeetan edo Zarugalden. Zenbat dagoen hortik nire etxera, Ferreriasera? Bost minutu asko jota. Arrasaten astakeria dirudien hori distantzia ñimiñoa da hirietan, irrigarria kasik. Horregatik esan nahi dut distantzia erlatiboa dela, herriaren tamainaren eta bertako biztanleen ohituren zein pertzepzioaren araberakoa.

Hirugarren neurria da biztanle bakoitzari nahi denean sarbidea eskaintzea, urruneko aginteei esker. Benetan uste duzue hori ez zaigula eskuetatik eskapatuko? Ferrerias kaleko piboteak kenduta egon diren garaiotan, bizilagunok pairatu behar izan duguna lotsagarria izan da: kotxe ilarak Ferrerias kalean, kebab-ak McAuto bailitzan jarduten duten arrasatearrak, Basati ondoko plazatxoan kotxe ugari aparkaturik, Herriko Plazan kotxe ugari aparkaturik…

Konprenitzen ditut zuek esandako asko. Makina bat auzotarrek ikusi izan naute puzka, etxera bidean urrunetik erosketa poltsa ugarirekin. Denbora batean madarikatu dut Alde Zaharra, kotxez sartu ezin izanagatik. Baina ez ote komenigarriago erosketa ohiturak eurak aldatzea? Hots, beste erosketa ohitura osasuntsu eta jasangarriago batzuk hartzea.

Ados nago Gazteluondoko frontoien zikinkeria aipatzen duzuenean, baina fokoa zikintzen dutenengan ere jarri beharko dugu ezta? Ados nago diozuenean Udalak herritarrak entzun behar dituela, baina ni ere herritarra naiz, zuen auzokidea, eta nik ere zoritxarrez prentsaren bidez jakin dut zuen egitasmoaren berri.

Alde Zaharreko biztanle lez pribilegiatua naiz gauza batzuetan. Zikinkeriak zikinkeri, zaratak zarata, luxu bat da trafiko gabeko gune batean bizitzea. Zoragarria zinez. Urteak egin ditut Musakolako Gipuzkoa Etorbidean, kotxeak entzuten goizaldean ohetik, kotxeak egun osoan, oinezkoen harrapatzeak ikusi ditut… Munduko hiri askok, bizitza kalitatearen eta iraunkortasunaren alde eta kutsaduraren, estresaren eta segurtasun ezaren aurka kotxeen erabilera murriztu dute. Erroman, New Yorken, Amsterdamen… ez dute atzera bueltarik egin oinezkoen aldeko apustuan, bizitza kalitatearen aldeko apustuan.

150 sinaduraren sostengua duzuen bizilagunak zareten heinean, zuen iritzia kontuan hartzekoa da, garrantzitsua ezbairik gabe. Baina ziur nago izango direla Alde Zaharra moduko gune batean iritzi gehiago eta beharrezkoa dela debate lasai bat, gaiari dagozkionak auzotarren eta Udalaren artean adosteko.

30
Aza
11

Elkartasun korrika!

24
Aza
11

denbora




Egutegia

2024(e)ko maiatza
A A A A O I I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031